Itzuli albisteetara

Mutrikuko kantu zaharren proiektuko aurkezpena

2009-12-07  ¦  Egilea:  atxukale.com

Mutrikuko kantu zaharren proiektuko aurkezpena egingo dute zapatu honetan, abenduak 12, Zabiel Kultur Etxean


Orain dela urte ta erdi hasi ziren proiektu honekin, eta denbora honetan lan asko egin dute proiektuko kideek.

Kantuak jaso, grabazioak egiteko herriko hainbat taldeekin harremanetan jarri, grabazioak egin, eta gero sortutako material guztia landu eta egokitu herriaren eskura lagatzeko.

Produktu politxak sortu dira: 43 kantaz osatutako CD bikoitza eta 118 orrialde dituen kantu liburuxka.

CDen ekoizpena TX disko etxearekin egin da, beraz CD-en kalitatea profesionala dela esan genezake. Guztira 1.000 kopia egin dira, herritar guztiek beraien kopia izateko aukera izan dezaten.

CDak eta liburuxka oraindik ez dira salgai jarri. Horretarako Santo Tomas eguneko ferixa aukeratu dute, Mutrikun abenduaren 19an ospatzen dena.

Proiektu honetarako Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza izan badute ere, laguntza honek aurrekontuaren erdira bakarrik heltzen da, eta beste erdia CDak saltzen lortuko duten diruarekin beteko dute. Esan beharra dago ere, proiektu honetan parte hartu dute guztiek doan egin dutela beraien lana.

Proiektuko kideek esan dutenez, kopia guztiak saltzen direnean ez dituzte gehiago egingo, beraz adi ibili CD eta liburuxka gabe geratu nahi ez badezu.

« Erantzun