Itzuli albisteetara
2009-08-26
¦
Egilea: NEU
Mutrikuko herria gizarte laguntzaile gabe
Aspalditik lagun artin komenta izan dogu zelan gizarte laguntzailearengana joan behar badaukazu oso saila izaten dela beragaz egotea ze itxaron zerrenda nahiko luzea dauka (hila bete gutxi gorabera)
Oraingoan neuri gerta zait, familiko batek arazo bat euki dau eta medikuarengana joan dogu, honen esan euskun berarena baino gizarte arazoa zela eta bera jarriko zela harremanetan gizarte laguntzaileagaz lehen bain lehen txanda emateko. Urrengo egunean (abuztuak 11) telefonoz deituztan esaten gizarte laguntzailea oporretan zegoala eta irailaren 7rarte ez egoala eta ez eukala ordezkorik. Larrialdiko ingreso bat izan eskero foru aldundiagaz jarri zeinkela harremanetan.
Gurea ez da larrialdiko ingreso bat baina bai arazo larria, lehen bain lehen erantzutekoa eta ez daukagu udalean ezelako zerbitzurik irailaren 7arte.
Hau normala da? Horrenbeste kostatzen da ordezko bat kontratatzea? Ez dago eskubiderik Mutrikuko Udalak nola tratatzen daben herritarrak. Herriaren 800 urte dela eta gauzak egiteko diru soberan dago herrian (eta ondo dago, nik ez dut bestelakorik esango) baina gizarte laguntzaile baten ordezkoa kontratatzeko ez dago dirurik edo ze?
Herrian sortu daiteken gizarte arazoak askotan momentuko erantzuna behar dabe eta Mutrikun ez dago holakorik.
« Erantzun