Itzuli albisteetara
2009-06-22
¦
Egilea: arantza ugarte
800 urteko historia ordu eta erdian kontatuta. Horixe izan da Mutriku: 800 urte 800 aldarte antzerkia.
Mutriku noizkua da?
Noizkua Mutriku?
Askok eztakigu
Izozte ondorengoa
Seguru seguru
Gizon ta emakumeak
Taldetxotan bildu
Ehizean ta arrantzan
Janaria lortu
Eta mendi tartean
Babesa bilatu
Eta mendi tartean
Babesa bilatu
Eta mendi tartean babesa bilatu zuten gizon haiek eta ondorengoek Mutrikuren historia eraiki dute. Aurten 800 urte betetzen dira Mutrikuko herriari Erregek Alfonso VIII.ak Herri gutuna eman zionetik eta gertaera hori aitzakiatzat hartuta antzerki emanaldia egin zen ekainaren 20an Goiko Plazan.
Astigarrabixako biztanleen kezketatik abiatu zen historia, Herri Gutunak, Astigarrabixako biztanleei ekarriko zizkien aldaketekin. Ondoren herriko kontzejuan eztabaidatuko dute herri gutuna, batzuek pozik agertzen ziren lortutako eskubideekin, baina, betebeharrak ere ekarri zituen eta aldaketak ere bai eta horren ezinegona sortu zien, batez ere, hurbilean eta maila txikian arrantzan egiten zutenei.
Bigarren saioan bale arrantza irudikatu zen. Talaixeruak ikusi eta herriari abisua ematen zionetik, balea arrantzatu, lehorreratu, saldu, zatitu eta banaketa egiten zen arte.
Burdinoletako gizonen eta errenteriakoen artean sortzen ziren eztabaidak, elkarrarazi zuten bigarren herriko kontzejua eta erregeari gutuna idatziz amaitu zuten, ordurako Debarekin eztabaidak hasita baitzeuden Deba ibaiaren erabilera tarteko.
Erregek mugak ezarri zituen:Dono ad populatores de Mutrikum, de Deba usque ad Ondarroa, et de Ibarrola usque ad Amallonagutia totum saltum quod ego habeo intra terminun illum, et totum quod ibi est sit de realengo.
Deba ibaian hasi
Ta Ibarrolara
Mendaro parera
Handik mendian gora
Arrano atera
Arnobatetik bera
Amallogutira
Amallonagusitik
Artibai ibaira
Eta ibaian bera
Ondarruan gera
Eta ibaian bera
Ondarruan gera
Sua eta suteak etorri zien ondoren eta Etxaniz Batxillerrak ondo azaldu zuen bezela, herri guztia erre zen, baita elizako dorrea ere. Handik aurrera udaletxea Zubiaga Plazan jarri zen.
Mundu zaharrak, mundu berriari lekua utzi behar dio eta erregek diru gehiago nahi du, horrek mugak lekuz aldatzea dakar eta herritarren haserrea. Peñaflorida kontea Mutrikura etorri zen gertaeraren berri ematera eta mutrikuarrek gogor hartu zuten, matxinatuek udaletxera sartu eta eraso egin zioten.
Mundu berria martxan dago baina herria ez da hobeto bizi, gosea dute, garirik ez dago eta bigarren matxinada egiten dute mutrikuarrek. Udaletxean sartu eta kapitulazioak sinarazten dizkiote alkateari.
XIX. mendean eliza berria egiteko lehen harria jartzen da, frantses soldaduak etortzen direnean emakumeek beldurtuta ihes egiten dute etxeetan ezkutatzeko deia eginaz, eta ondoren Mutriku Deba, Mendaro eta Ondarroarekin lotuko dituen errepideak egiten dira eta Saturraranen bainuetxea egiten dute eta jende aberatsa etortzen da Mutrikura. Mutrikuko herritarrak neskame, morroi, kotxero, arotz, ….. lanetan jarduten ziren.
Eta XX. mendea iritsi zen eta kanpotarrak Saturrarana etortzen ziren bitartean, mutrikuarren lanbiderik nagusiena arrantza zen.Arraina gazitzeko industria ere garatu zen eta horrekin lotutako beste lanbideak ere bai. Zergak ordaintzeko kontuak lehen bezalaxe jarraitzen zuen eta Gerra zibila etorri zen. Saturrarango balneaixua, ordurako seminarioa zena kartzela bihurtu zuten eta handik aurrera, gerrak sortutako minak gozatzen nahiko lan izan dute mutrikuarrek.
Eta XXI. mendera ere iritsi gara eta lehen bezelaxe zergak ordaintzeko jarraitzen dugu, eta lehen bezalaxe gauzak aldatu behar direnean protesta egiten dugu eta kulpak albokoari botatzen dizkiogu.
Eta batzuetan, Ene Mutriku maitean lehenminak jotzen gaitu eta hori antzezten hasten gara… 800 urteko historia ordubetean laburtu nahian.
Eta Ene Mutriku maitean, kantuan ere badakigunez… kantatu egiten dugu.
ENE MUTRIKU MAITIA
Ene Mutriku maitea
Txori politen kabia
Nire bihotzen zatia
LARAN- LARA (bis)
Atxukaletik ikusten degu
Gure portuko sarrera
Ontziak gora ta bera
Nola datozen kaiera
Hontaz oroitzen baigera
LARAN-LARA
Atxukaletik ikusten degu
Gure portuko sarrera
Ontziak gora ta bera
Nola datozen kaiera
Hontaz oroitzen baigera
LARAN-LARA
Mutrikuarrak baigera
LARAN-LARA
Elizatikan komenturaino
egin digute galtzada
Elizatikan komenturaino
egin digute galtzada
Azkenengo eguna da eta
azkenengo eguna da eta
azkenengo eguna da eta
goazen guztiok plazara (bis)
Txin, txin txilibitu soinua
Txin, txin, txilibitu danbolin (bis)
Horrela bizi bagina beti
Horrela bizi bagina beti
Horrela bizi bagina beti
Ondo ginake Kattalin (bis)
Kattalin, Kattalin
Maitea
Kattalin, Kattalin, Kattalin
Neure Maitea
« Erantzun