TOLON | Kopiatzea ez da lapurtzea
2010/01/11 17:19:44.782 GMT+1
Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea. Bideo honetan ezin hobeto azaltzen dute:
2009-06-02 ¦ Egilea: Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZA
HITZA egunkaria sortu zela dagoeneko bost urte pasa dira, eta, hasieratik oso harrera ona izan du eskualdean. Ordurarte euskaraz irakurri ezin zuten herritarrak egunero, egunkariaren aurrean euskaraz irakurtzen jartzea lortu du, eta prentsan erreferente bihurtu da HITZA. Hor daude CIES-ek 2008an egindako neurketaren datuak, 13.000 irakurle, bigarren gehien (5.000 irakurle) irakurtzen den Correo egunkariaren alboan datu esanguratsua.
HITZAren helburua autofinantziazioan aurrera egitea dela esan dugu beti baina euskarazko produktua den heinean, behar-beharrezkoa du erakunde publikoen diru laguntza, eta hauek urriak izan dira hasieratik.
Bere sorreratik HITZA-k udalez udal landu nahi izan ditu diru laguntzak, uda askok Lea-Artibaiko Amankomunazgora bideratu izan du orain arte diru laguntzen gaia. Aurten ordea, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak HITZA diruz ez laguntzeko erabakia hartu berri du, erabaki honek HITZA proiektua bera arrisku larrian jartzen duelarik.
Honen aurrean, BIHAR, EKAINAK 3, Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean arratsaldeko 19.30etan izango den agerraldira gonbidatu nahi zaitugu, Amankomunazgoari eta Udalei hartutako erabakia birpentsatzeko eskatzeko, ekainaren 3an bertan hasiko den sinadura bilketaren bidez.
« Erantzun