Itzuli albisteetara

Mutriku Futbol Taldea: Azken denboraldietako partida garrantzitsuena

2009-05-26  ¦  Egilea:  Mutriku Futbol Taldea

Erregional 1go mailatik Lehentasunezko mailara igotzeko partidua jokatu zan larunbatean Lesakako BETI GAZTEren aurka eta 1-0 irabazi genuen.

Datorren larunbatean, Maiatzak 30, beraien aurka jokatu behar dugu itzulerako partiduan, oraingoan Lesakan. Partidua arratsaldeko 18:00etan izango da.
Gure taldearentzat azken denboraldietako partida garrantzitsuenetarikoa izango da, nahiz eta larunbateko emaitzarekin abantaila txiki bat eramaten dugun baina beraiek erakutsitakoaren arabera partidua gogorra izango da eta horretarako berriz ere MUTRIKU Futbol Taldeko bazkide eta zaletuen laguntza, animoak eta indarrak beharko ditugu.

Lesakara joan nahi duenentzako autobusa jarriko da. Prezioa 2 eurotakoa izango da eta nahi duenak telefono honetan eman beharko du izena 620 93 93 86.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

MUTRIKU Futbol Taldea

« Erantzun