Itzuli albisteetara

Martxan da Plazatik Gaztetxera

2009-05-26  ¦  Egilea:  Mutrikuko Bertso Eskola

Aste honetan hasiko da Plazatik Gaztetxera sariketaren aurtengo edizioa. Bertsolari gazteei plaza berriak eskaintzea da sariketa honen helburua. Horrez gain, gaztetxeen arteko loturak ere sendotu nahi lituzke. Aurtengoa 8. edizioa izango da.

Hiru kanporaketa jokatuko dira:

Hiru kanporaketa jokatuko dira:

MAIATZAREN 29an, OSTIRALA, Soraluzeko Gaztetxean

-Hodei Iruretagoiena -Eneko Beretxinaga -Mikel Olaizola -Peru Vidal -Maialen Belarde -Egoitz Alkorta

MAIATZAREN 30ean, LARUNBATA, Elgoibarko gaztetxean

-Ander Elortegi -Eneritz Artetxe -Unai Gaztelumendi -Aitor Arrizubieta "Toko" -Lander Ibarluzea -Itxaso Paia

EKAINAREN 5ean, OSTIRALA, Debako Gaztetxean

Saio guztiak afalostean izango dira. Afaria 20:30etan hasiko da, eta saioa, berriz, 22:00etan. Afarietako tiketak gaztetxean bertan eskuratu litezke.

Kanporaketa bakoitzean bi bertsolari aukeratuko dira. Publikoak aukeratuko du bat, eta epaimahaikoak bestea. Bien artean buruz burukoa jokatu ondoren, gailentzen denak lortuko du finalerako zuzeneko txartela.

Hau da kanporaketetan bertsolariek egin beharreko lana:

-Ofizioka, hiruna bertso zortziko handian -Ofizioka, hiruna bertso zortziko txikian -Koplatan launa kopla -Gai bati bi bertso doinu eta neurri librean

Buruz burukoan, berriz, ofizioka hiruna bertso kantatu beharko dituzte hamarreko txikian.

FINALA EKAINAREN 12an izango da, MUTRIKUKO GAZTETXEAN.

« Erantzun