TOLON | Kopiatzea ez da lapurtzea
2010/01/11 17:19:44.782 GMT+1
Ba hori, kopiatzea ez da lapurtzea. Bideo honetan ezin hobeto azaltzen dute:
2009-05-18 ¦ Egilea: atxukale.com
Mutrikun altxor asko ditxugu ezkutatuta, eta zorionez noizean behin hauetako bat topatzen degu. Oraingo honetan, 1955. urteko Malen jaixetako egitaraua jasotzen duen dokumentuaz ari gera.
Joxe Arrizabalaga "Masillas"-ek zeukan etxian dokumentu hau, eta musika eskolako Aintzane Basterretxeari utzi zion fotokopixatzeko. Aintzanek asteburu honetan erakutsi digu altxor hau, Mutrikuko Kantak proiektuko grabazio bat egin ondoren.
Hau ikusi dugunean, berehala jakin izan degu zer egin behar genuen: Internet-en publikatu
19,4 megako PDF honetan bitxikeri asko aurkituko dituzu: ez da guk ezagutzen degun moduko jai programa bat. Programa edo egitarauarekin batera herriko beste hainbeste gauza publikatzen dituzte, adibidez hor ikus dezakegu Hiru areoplano kantuaren jatorria, edo 8 urteko Juakin Mari Larrañaga umiak kirol arloan jasotako sariak.
Garai hartako jai programak publizitatea ere izaten zuen. Adibide moduan: "Luis Arrieta, Chatarrero, El que más paga"
Zuen gustokua izatia espero degu, eta kasualitatez zuk etxian horrelako zeozer baldin badezu, ez ahaztu Internet sareak guztion artean zabaltzeko aukera paregabea ematen digula.
« Erantzun