Itzuli albisteetara

Okelar bertsopaper sariketa 2008

2008-09-23  ¦  Egilea:  Mutrikuko Bertso Eskola

Abian da aurtengo Okelar bertsopaper sariketa. Hemen daukazue aukera egokia zuen kezka edo ezinegonak bertsotan adierazteko. Lanak azaroaren 20a baino lehen bidali behar dira.

MAILAK

-Gazteak: 16 urtera arte.

-Helduak: 17 urtetik aurrera.

LANAK

-Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.

-Helduak: Gutxienez 6 bertso. (Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da)

SARIAK

Gazteak:

-Lehenengo saria: Txapela + 80 € + oparia.

-2. saria: 40 € + oparia.

-Saritu gabeko lehen mutrikuarra: 20 € + oparia.

Helduak:

-Lehenengo saria: Txapela + 450 €.

-2. saria: 250 €.

-Saritu gabeko lehen mutrikuarra: 100 €

Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko. Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.

BALDINTZAK

-Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira.

-Lanak izenordez sinatuko dira.

-Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.

-Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.

-Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa.

HELBIDEA

Lanak helbide honetara bidaliko dira:

-Posta elektronikoa: mutrikube@gmail.com

edo

-OKELAR bertso paper sariketa Mutrikuko Bertso Eskola Luardo etxea (Barrenkalea, z/g) 20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

EPEA

Lanak azaroaren 20rako bidaliko dira lehen aipaturiko helbidera.

SARI BANAKETA

Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.

LANEN JABETZA

Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan guztiak argitaratzeko.

EPAIMAHAIA

Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

ANTOLATZAILEA

Mutrikuko Bertso Eskola.

« Erantzun