Itzuli albisteetara

Mozilla Firefox nabigatzailearen erabilpena

2008-06-15  ¦  Egilea:  atxukale.com

Firefox 3.0 bertsio berria deskargatzeko eguna etzi izango da, download day izenarekin bataiatu dute eguna

Egun horretan firefox-en deskarga kopuruarekin Guinness errekorra gainditu nahi dute

Ospakizun hau dela eta, Atxukaleko estatistikak begiratzen aritu gara.

Azkeneko aldiz, 2006ko maiatzean argitaratu genituen , eta orduan gure web gunetik pasatzen ziren %18.18k erabiltzen zuten firefox.

Zorionez, gauzak hobetuz doaz, eta gaur egun atxukale.com-etik pasatzen diren %43,96ak erabiltzen du firefox. Bi urtetan, bikoiztu egin da atxukaletik pasatzen diren firefox erabiltzaileen kopurua.

atxukale_nabigatzaileak

Firefox ezagutzen ez badezue, animatu eta probatu, ez zarete damutuko.

Erantzunak

  1. aitzol ¦ 2008-06-17 ¦ 14:23

    Gaur bai, baina zazpiretatik aurrera

    Gaur da bai, Firefox 3.0 deskargatzeko eguna, baina sustatun aipatzen deuenez arratsaldeko zazpiretatik aurrea egongo da deskargatzeko aukeria (San Franciscon goizeko hamarrak)

« Erantzun