Itzuli albisteetara

PLAZATIK GAZTETXERA 2008

2008-05-08  ¦  Egilea:  Mutrikuko Bertso Eskola

Bertsolari gazteei plaza berriak eskaini eta bide batez gaztetxeen arteko loturak sendotu asmoz, abian da Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VII. txapelketa. Aste honetan bertan, maiatzak 9an, jokatuko da lehenbiziko kanporaketa Elgoibarko gaztetxean. Afaria 21:00etan hasiko da eta saioa 22:30etan. Afaritarako tiketak Elgoibarko gaztetxean eskuratu litezke.

Lehenbiziko kanporaketan parte hartuko duten bertsolariak:

  • Egoitz Alkorta
  • Xabat Galletebeitia
  • Jokin Labaien
  • Maddi Gallastegi
  • Hodei Iruretagoiena
  • Maialen Velarde

Saio bakoitzean bertsolariek honako lan hau burutu beharko dute:

  • Ofizioka 3na bertso 8ko handian
  • Ofizioka 3na bertso 8ko txikian
  • Koplatan 4na kopla
  • Gai bati 2 bertso doinu eta neurri librean

Buruz-burukoa:

  • Ofizioka 3na bertso 10eko txikian

Hiru aurresaioetan eta finalean, epaimahai bera izango dute bertsolariek

Publikoak gustukoen duen bertsolaria aukeratu ahal izango du, eta epaimahaiarengandik puntu gehien jasotzen dituen bertsolariak eta publikoak aukeratutakoak buruz-burukoa jokatuko dute. Azken saio honetan puntuaziorik altuena lortzen duena izango da saioko irabazlea. Epaileen eta publikoaren erabakiak bat egingo balu , ez litzateke buruz-burukorik jokatuko eta zuzenean sailkatuko litzateke bertsolaria.

Hurrengo kanporaketak :

  • MAIATZAren 16an DEBAKO GAZTETXEAN
  • MAIATZAren 23an SORALUZEKO GAZTETXEAN

Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalerako , eta gainontzeko hiru finalistak puntuazioaren arabera aukeratuko dira.

Finala:

  • MAIATZAren 31an MUTRIKUKO GAZTETXEAN

Giro ederrean bertsoez gozatzeko aukera paregabea duzue; animatu eta hurbildu!

« Erantzun