TOLON | Txiletik Mutrikura
2008/05/03 23:08:41.709 GMT+2
Orain dela hilabete lagun batek facebook-en kontua zabaldu zuela eta, nik ere berdina egiteko ...
2007-10-05 ¦ Egilea: Mutrikuko Bertso Eskola
Abian da aurtengo Okelar bertsopaper lehiaketa. Urtero bezala, bi maila bereiztuko dira: gazteena eta helduena. Helduen mailan, irabazleak txapela eta 450€ jasoko ditu, eta gazteen mailan berriz, txapela eta 60€. Herriko lanik onenak ere izango dute beren saria. Lanak azaroaren 21a baino lehen bidali behar dira.
Oraintxe da unea, garaiz zabiltzate, aspaldian buruan darabilzuen hori bertsotan jartzeko: dela maitasun aitorpena, istorio xelebrea, salaketa, eguneroko gertaera... edozein izan daiteke bertsotarako gai egokia. Aurreko urteetan bertso sorta mordoa jaso izan dugu eta aurtengoan ere ez dugu gutxiago espero. Animatu beraz eta ekin bertsoak idazteari!
MAILAK
-Gazteak: 16 urtera arte.
-Helduak: 17 urtetik aurrera.
LANAK
-Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.
-Helduak: Gutxienez 6 bertso.
(Bertsoen neurria, doinua eta gaia librea izango da)
SARIAK
Gazteak:
-Lehenengo saria: Txapela + 60 € + oparia.
-2. saria: 30 € + oparia.
-Saritu gabeko lehen mutrikuarra: 20 € + oparia.
Helduak:
-Lehenengo saria: Txapela + 450 €.
-2. saria: 250 €.
-Saritu gabeko lehen mutrikuarra: 100 €
-Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.
-Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.
BALDINTZAK
-Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira.
-Lanak izenordez sinatuko dira.
-Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.
-Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.
-Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc formatoan (WORD programa). Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Posta elektronikoa: mbe@gaztesarea.net edo
OKELAR bertso paper sariketa Mutrikuko Bertso Eskola Luardo etxea (Barrenkalea, z/g) 20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
EPEA
Lanak azaroaren 21erako bidaliko dira lehen aipaturiko helbidera.
SARI BANAKETA
Mutrikuko Santo Tomas ferian banatuko dira sariak.
LANEN JABETZA
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan guztiak argitaratzeko.
EPAIMAHAIA
Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
ANTOLATZAILEA
Mutrikuko Bertso Eskola.
« Erantzun