Itzuli albisteetara

Mutrikuarrak bertsolari txapelketan

2007-10-05  ¦  Egilea:  Mutrikuko Bertso Eskola

Martxan da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aste-bukaera honetan Elgetako saioan bi mutrikuar arituko dira nor baino nor: Egoitz Alkorta “Beano” eta Xabi Astigarraga.

Datorren zapatuan, urriak 6, 18:00etan jokatuko dira sailkapen faseko azken lau kanporaketak, ordu berean eta gai berak dituztela, Errenteria, Getaria, Ataun eta Elgetan. Azken saioak izanik, orduan erabakiko da nork egiten duen aurrera txapelketan eta nork ez.

Elgetako Kafe Antzokian jokatuko den saioan honako bertsolari hauek hartuko dute parte: Nahikari Gabilondo, Xabi Astigarraga, Eñaut Uriarte, Alaia Martin, Egoitz Alkorta “Beano” eta Manu Goiogana.

Lehia gogorra izango da beraien artean, ea nola moldatzen diren mutrikuarrak.

Animo mutilak!

Informazio gehiago gpuntuan

« Erantzun