Itzuli albisteetara
2007-07-18
¦
Egilea: MUTRIKUKO KIROL ZERBITZUAK
Mutrikuko Kirol Zerbitzuen Prentsa Oharra
Udaleko Kirol Zerbitzuetatik jakinarazten dizuegu:
- Miruaitz frontoian ostegun honetan, hilak 19, Jai Alive enpresak antolatu duen 2007ko Zesta Puntako Orange zirkuitoaren barruan daukagun jaialdia izando dugu 19.00etatik aurrera. Bi finalerdi jokatuko dira: Konpa-Arriaga // Bereikua –Etxabe, batetik, eta Goixerri-Goitia //Foronda-Pradera bestetik. Finala Malen Txiki egunean izango da 17.00etatik aurrera uztailaren 23an. Finalaren aurretik banaka Zen eta Lopez neurtuko dira.
- Malen egunean, uztailak 22, 17.00etatik aurrera jokatuko den eskuz binakako Jaialdian Berasaluze VIII-Albizuri // Agirre –Apraiz arituko dira lehen partidan eta estelarrean Koka-Ruben Beloki // Bengoetxea VI-Otxandorena izango ditugu. Sarrerak udaletxean daude salgai 20 eurotan, udaletxeko ordutegian (Mikel). Jakin ezazute eserlekuak / sarrerak numeratuak direla.
- Uztailaren 21ean, larunbata, goizeko 10.30etatik eguardirarte Danok Bateko gazte zein haurrak beren zestako jaialdia ospatuko dute Miruaitz frontoian. Benjamin, alebin, infantil, eta kadete mailako gazteak arituko dira kiniela eta partidak jokatzen. Guztiek izango dituzte sariak. Kopak ere jokoan izango dira. Donostitik ere etorriko dira infantil mailako gazteak gure gazteekin neurtzera. Eguerdian montxor ederra izango dute ume zein gurasoek. Esan, Malen txiki egunean, zestako jaialdi profesionalaren aurretik ere, arituko direla gure pelota eskolako 25 ume / gazteak beren trebeziak erakutsi asmotan.
- Jaialdi egunetan frontoiko taberna irekita egonen da.
« Erantzun