Itzuli albisteetara

MUTRIKUKO KIROL ZERBITZUAK

2007-07-05  ¦  Egilea:  MUTRIKUKO KIROL ZERBITZUAK

UZTAILEKO KIROL EKITALDIAK

Mutrikuko Kirol Zerbitzuen Prentsa Oharra

Udaleko Kirol Zerbitzuetatik jakinarazten dizuegu:

Mutrikuko frontoia Jai Alive enpresak antolatu duen 2007ko Zesta Puntako Orange zirkuitoaren barruan daukagu. Horren adibide Malenetako eta Kalbariotako Jaialdiak 2007 Orange Zirkuito profesionalaren barruan daudela.

Esan bezala, Malenetan eta Kalbariotan Txapelketa bana ospatuko dira zestaz Mutrikun.

Uztailaren 19an jokatuko diren finalerdiak 19:30etatik aurrera jokatuko dira Konpa-Arriaga //Bereikua-Etxabe eta Goixerri-Goitia // Foronda-Pradera eta uztailaren 23an, malen txiki egunean, finala arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Finalaren aurretik Danok Bateko Eskolakoak arituko dira 16:00etatik 17:00etara.!7:00etatik aurrera Zestako banakako partidua: Zen//Lopez. Lekua: Miruaitz Frontoia.

Bestalde, pelotaren jarraituz eta eskuarekin zehatzki, Malenetan, uztailaren 22an, Malen egunean eskuzko jaialdi bikaina eskainiko zaie herritarrei:

Berasaluze VIII-Albizuri // Agirre- Apraiz eta Estelarra: Chafee-Beloki // Bengoetxea VI- Peñagarikano.

Ordua: 17:00etatik aurrera. Miruaitz Frontoian.

-Uztailaren 14an, IV Spinning Eguna ospatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera portuko piszina ondoko esplanadan. Izen emateak kiroldegian (943 60 31 75).

-Uztailaren 14an, Euskal Herriko 600 kiloko Sokatira Txapelketa ospatuko da Mutrikun arratsaldeko 17:00etatik aurrera San Jeronimo auzoko Mijoa Poligonoaren sarreran. Parte hartzaileak 6 talde: Goierri A eta B, Gaztedi A eta B, Areso eta Mutriku.

Milesker eta izan huntsa.

Mikel Mariezkurrena Mindegia

Kirol Zerbitzuak- Mutrikuko Udala

20830-Txurruka Plaza z/g kirola@mutriku.net 943603244 / 679162502 / 658711638/ 943 603692 www.mutriku.net

NATURA ZAINDU!

Beharrezkoa ez bada, EZ inprimatu mesedez.

« Erantzun