TOLON | Txiletik Mutrikura
2008/05/03 23:08:41.709 GMT+2
Orain dela hilabete lagun batek facebook-en kontua zabaldu zuela eta, nik ere berdina egiteko ...
2006-01-30 ¦ Egilea: atxukale.com
Euskaratu zure nabigatzailea
Sustatun martxan jarri duten Kanpaina ikusi ondoren, guk ere parte hartzea pentsatu degu.
Askotan ez gera konturatzen nabigatzailea (beste programa asko bezela) euskeraz lanean jarri dezakegula.
Nabigatzailea euskaldun bezela konfiguratuta dagoenean, web gune askotan zuzenean bertsio euskalduna emango digute. Aldiz nabigatzailearen hizkuntza gaztelania bada, jasoko degun bertsioa gaztelaniazkoa izango da.
Ez da lan handia, ez da ezer instalatu behar, 2 minututan edozeinek aldatu dezakeen konfigurazioa da.
Hau oso ondo azaltzen dute Sustatuko artikuluan
Atxukale.com-en kasua adierazgarria da. Publikatzen den informazio guztia euskeraz dago, eta ikusi zein hizkuntzatan dauden web gune hau irakurtzen duten nabigatzaileak.
Parte hartu kanpaina honetan eta euskeratu zure nabigatzailea. Ea denon artean hau aldatzen degun !!
« Erantzun