Kosme Damian Txurruka Elortza

Kosme Damian Txurruka Elortza (1761 - 1805)

Txurruka, itsas-gizon ilustratua eta brigadierra izan zena 1776.urtean sartu zen itsas-armadan. Astronomía,mekanika eta matematikak irakatsi zituen Ferroleko itsas-zainen konpainian.

1788an Antonio de Cordobarekin bat egin zuen Magallanes itsasertzeko espedizioan. Handik itzulitakoan, San Fernando behatokira joan zen. Beranduago Iparrameriketako itsas-atlasa berritzeko antolatutako espedizioa gidatu zuen (1792-1794) Antillak eta Haizebe irletako itsas-mapak eginez.

Mazarredo ontzidian ere ibilí zen. 1802an Mutrikura itzuli eta denboraldi batez alkate izan zen bertan. Bere ikerkuntzen gaineko zenbait lan argitaratu zituen, Europan harrera oso ona izan zutenak eta Napoleón Bonapartek ohorezko ezpata batez saritu nahi izan zuen.

1805ean, Ingalaterraren aurkako gerra hasi zenean, hispanofrantsesekin batera San Juan Nepomuceno izeneko ontzia izan zuen bere gidaritzapean.

Martinikako kanpaina burutu eta Trafalgarreko gudan borrokatu zuen, bertan kanoi-bala batek izterra eroan eta urriaren 21ean zendu zen.