Antonio Gaztaņeta Iturribaltzaga

Antonio Gaztaņeta Iturribaltzaga (1656 - 1728)

Gaztaņeta, almirante eta itsasontzi arkitekto ospetsua izan zena, bere aitaren babesean, oso gazte hasi zen ontziak gidatzen.

Atlantiar ozeanoan zehar bidaia franko egin ostean, ozeanoko itsas-armadan sartu zen piloto nagusi. Hórrela, 1701.urtera arte itsas-armadore guztien itsasbideak gidatu zituen, baita eskuadra bat baino gehiago estutasunetik atera ere.

Epe horretan erretontziko itsaso eta lehorreko kapitain maila lortu zuen.Mediterraneoan barrena ibili zen eta laster almirante izatera helduko zen. 1702.urtean kantauriko ontzioletako arduradun nagusi izendatu zuten, itsasontzi eraikuntza ugari zuzenduz.

171San Espainiako eskuadraren agintea bere gain hartu zuen Siziliarako espedizioan, baina ontzidi ingelesak ustekabean eraso eta garaitua izan zen Pessaro lurmuturrean. 1727.urtean lortu zuen bere

arrakastarik handiena, ingelesen hesia gainditu ostean Indietako altxorra penintsulara hel zedin lortu zuenean. Itsasontzien arkitekturan Gaztaņetaren eragina nabarmena izan zen XVIII.mendean eta hainbat egitura-elementu hartu zituzten oinarri ingeles eta holandarrek.