Historia
Mutrikuko historiaren lehenengo datuak Jentiletxeta II, Langatxo eta Iruroin haitzuloetan egindako paleolitiko garaiko aurkikuntzetan jaso dira (11.000 bat urte). Mesolitiko eta Enolitiko/Brontze aroetan zehar, Brontze aroko lehen aztarna erromatarrak aurkitu ziren eta ez da aurkitu beste herriekin egindako lehenagoko truke aztarnarik.
Mutrikuk herri izaera 1209an lortu zuen, garai berean Gipuzkoako kostaldeko beste herri batzuei bezala,
Gaztelako Alfontso VIII. erregeak "karta puebla" delakoa eman zionean. Kosta eta mugako herria izateagatik
harresiz inguratu zuten eta haren zati bat oraindik ere mantentzen da.
Behin betiko herri mugak 1857.urtean ezarri ziren inguruko herriekin mendeetan zehar izandako eztabaiden ostean. Herriaren bilakaeran eragin nabarmena izan du harresiak, harresi barman bizi zirenek, harresiz kanpokoek ez zituzten pribilegio batzuk zituzten eta bj aldeen arteko ika-mikak urteetan iraun zuen. Harresiak inguratzen zuen lursaila neurri txikikoa zen, lursailaren izaera maldatsua eta itsasoarekiko hurbiltasuna zela eta.
Ezaugarri berezi hauek baldintzatuta antolatu zen erdi aroko alde zaharra, kale estu eta aldapatsuak, etxebizitza altuak, eraikin piloa etab...
Eraikin gehienak neurri handi batean egurrezkoak ziren familia aberats batzuen etxeak izan ezik. Dirudunenak harrizkoak ziren eta herriak VIII. mendera arte jasan zituen suteei aurre eginez orain arte mantendu dira. VIII. mendean herria hazi eta harresiaren mugak gainditu zituen, eta herria hazten zihoan heinean, kale eta plaza berriak eraikitzen hasi ziren eta harresia desagertzen joan zen. Honen ondorioz, Mutriku ondare historiko eta kultural handiko herria dugu.
Mutriku itsasoari begira bizi izan da (urteetan honek eman dizkion baliabideak ustiatuz), batik bat arrantzatik. Arrantzale tradizio honek modu erabakigarrian eragin du herriaren bilakaeran, bere historiaren zati handi batean garapen ekonomikoaren "motore" bihurtu baita.
Sektorearen krisi garaietan ordea, arrantza biziraupenerako jarduera bilakatu da. Mutrikuko arrantzaleek XVIII. mendera arte Kantauri itsasoan eta Terranovan balea arrantzatzen zuten, bakailaoa eta beste espezie batzuekin hatera. Gure kostaldean legatza, sardina, atuna, bisigua, aingira etab. ugari ziren. Mutrikuko Arrantzaleen Kofradiak eragin handia izan du arrantzaren garapenean.
