TOLON | Sektore industrialean lan egiteko ikasketak
2010/06/09 11:01:49.377 GMT+2
Joan zen astean BEC-en Erreminta Makinaren nazioarteko erakusketa izan genuen. Telebistan, irratian ...
Hauek dira zure nabigatzailearen hizkuntza hobespenak.
2010-07-08 ¦ Egilea: Mutrikuko Kantu Zaharren proiektuko taldea
Neguan antolatu genuen honelako ekitaldi bat eta jendea oso gustora geratu zen. Mutrikuko Kantu Zaharren diskoa atera ondoren herritar askok esan zigun honelako zerbait antolatu beharra zegoela, beste inguruko herrietan egiten den moduan.
Eskaera horri erantzunez antolatu genuen lehenengoko saio hura, eta oso arrakastatsua izan zen, eguraldiak asko lagundu ez bazigun ere.
Hainbat herritarrek berriro antolatzea eskatu ziguten, eta bigarren saioa zapatu honetarako antolatu dugu. Oraingoan arratsaldez egingo dugu, 19.00etan hasi eta talde guztiak 20:30 aldera beheko plazan batuko dira azken kantuak kantatzeko.
2010-06-09 ¦ Egilea: IMH
Ziklo industrial hauek ikasiz, Debabarrenean hain edatua dagoen sektore industrialean lanean aritzeko behar duzun formakuntza jaso ahal izango duzu. IMH Eusko Jaurlaritzako lanbide heziketako ikastetxe publikoen sareko partaide da, eta honako heziketa-zikloak eskaintzen ditu:

Prematrikula epea ekainak 11an bukatzen da beraz azkar ibili.
Informazioa gehiago IMH web gunean edo 943748265 telefonoan.
2010-05-17 ¦ Egilea: Burumendi M.E.
Ekainak 6(Igandea)Arnoko VI. Mendi lasterketa eta Ibilaldia ospatuko da Mutrikun.
2010-04-07 ¦ Egilea: Burumendi M.E.
Burumendi Mendizale Elkarteko bazkideek eginiko argazki erakusketa Zabiel Kultur etxean
2010-03-02 ¦ Egilea: Atxukale.com
Udaletik jakin arazi digutenez, Mutriku-Deba errepidea itxita egongo da martxoaren 3ko 7:30etatik martxoaren 4ko 17:00k arte.
Eguneraketa (2010-03-03 12:04):
Udaletik komentatu digutenez Diputazioko langileak ezin izan dute konponketa lanarekin jarraitu eta bidea dagoeneko irekita dago.
Ez dago momentuz berriro ixteko asmorik.
2010-01-27 ¦ Egilea: ZERIKASI
Zerikasik antolatutako Etxeko konponketei buruzko lehenengo ikastaroa abiatu da
2010-01-13 ¦ Egilea: ZERIKASI
Zerikasi Zerbitzuak, etxeko konponketei buruzko ikastaroak antolatu ditu Elgoibarko Udaletxeko Gazte Sailaren laguntzarekin eta Debabarrenako 25 urtetik gorako pertsonei zuzendua
2009-12-17 ¦ Egilea: Mutrikuko Bertso Eskola
Okelar anaiak bertsopaper lehiaketak baditu irabazleak. Ohiturari eutsiz, sari banaketa Santo Tomas azoka egunean burutuko da. Datorren zapatuan beraz.
2009-12-17 ¦ Egilea: Mutrikuko Kantak Proiektua
Zapatu honetan Mutrikun Santo Tomas azoka izango dugu. Hori da Mutrikuko Kantak proiektuko CD bikoitza eta kantu liburuxka saltzeko aukeratu dugun eguna.
2009-12-14 ¦ Egilea: atxukale.com
Erakusketaz gain, Xirik enkantean jarri ditu bere obrak, beraz prezio onean erosteko aukera paregabea. Hasierako prezioa %65ean jarri du, eta hortik aurrera bakoitzak bakoitzak prezioa igotzeko aukera izango du.